1. Hasiera
  2. docker
  3. Nextcloud instalazio bat Redis 6ra eguneratzean eman daitekeen 502 errorea nola konpondu

Nextcloud instalazio bat Redis 6ra eguneratzean eman daitekeen 502 errorea nola konpondu

Redis bertsio zaharragoetan posible zen pasahitzik ez erabiltzea, baina 6 bertsioan aurrera derrigorrezkoa bihurtu da. Horren ondorioz, Redis <= 5 pasahitzik gabe erabiltzen duen Nextcloud instalazio bat Redis 6 bertsiora eguneratzean 502 errorea ematen da. Konponbidea pasahitza erabiltzen hastea da, horretarako Redis eta Nextclouden konfigurazio aldaketak egin behar dira.

  1. docker-compose.yml fitxategiko redis atalean command gehitu behar da pasahitzarekin eta app atalean REDIS_HOST_PASSWORD ingurumen aldagaia pasahitz berdinarekin.
           ...
    redis:
        ...
        command: redis-server --requirepass HEMEN_PASAHITZA
        ...
    app:
        ...
        environment:
            - REDIS_HOST=redis
            - REDIS_HOST_PORT=6379
            - REDIS_HOST_PASSWORD=HEMEN_PASAHITZA
        ...
  2. volumes/nextcloud/_data/config/config.php fitxategian password false jartzen badu, bere ordez pasahitza jarri behar da.
    'redis' => 
      array (
        'host' => 'redis',
        'password' => 'HEMEN PASAHITZA',
        'port' => 6379,
      ),
  3.  Kontainerrak berrabiarazi:
    docker-compose up -d

Beste albiste batuzk: