Markdown fitxategiak aurrebistarekin nola editatu

Nextcloud 17tik aurrera markdown fitxategiak elkarlanean editatu daitezke. Hala ere, markdown erabiltzeko ohitura duten erabiltzaile batzuek md fitxategian aldaketak egin ahala aurrebista ikusi nahi izaten dute.

Nextclouden markdown fitxategiak editatu ahala aurrebista ikusi ahal izateko jarraitu pauso hauek:

  1. Nextcloudeko administratzaile kontu bat erabiliz 2 aplikazio instalatu behar ditugu:

    Horretarako, Aplikazioak atalera joan, bilaketa egin eta “Deskargatu eta gaitu” botoia sakatuko dugu.

  2. Markdown fitxategiak aurrebistarekin editatzeko, Fitxategiak aplikazioan dagokion md fitxategiaren hiru puntuetan klik egin saguarekin eta hautatu “Editatu testu hutseko editorean”.

Ezkerreko aldean Markdown testua idatzi eta eskuineko aldean aurrebista agertuko zaizu:

Goian eskuinean dauden botoiekin edizio ikuspegia eta aurrebista ikuspegia ere ezarri daitezke.

LaTeX erabili dezakezu:

Baita grafikoak ere mermaid.js erabiliz:

Beste albiste batuzk: