Nextcloud aukeratzen duten erakundeek oso barneratua daukate gai honen alderdi ideologikoa edo beste era batera esanda, kezkatuak daude teknologia burujabetzarantz urratsak emateaz edo euren datu eta informazioaren pribatutasuna bermatzeaz.
Batik bat oinarri horien gaineko kezkek bultzatzen dituzte erakundeak euren dokumentuak biltegiratu eta eurekin lan egiteko Nextcloud bezalako sistema zabal bat aukeratzera.