Egutegiko gertaeren abisuen ordenagailuko push jakinarazpenak nola aktibatu

Nextcloudeko gertaeren abisuen push jakinarazpenak nola gaitu azalduko dugu artikulu honetan. Pauso hauek jarraitzeko administratzaile baimenak behar dira zerbitzarian. Ez badituzu, eskatu zure zerbitzariko administratzaileari jakinarazpenak gaitzeko.

  1. Joan “Ezarpenak” orrira. Egin klik ezkerreko menuko “Administrazioa” ataleko “Taldelanerako tresnak” aukeran.
  2. Hainbat aukera agertuko zaizkigu. “Egutegi-zerbitzaria” ataleko “Gaitu push bidezko jakinarazpenak gertaerentzat” da hautatu behar duguna.

Beste albiste batuzk: