Albisteak

Pakete gehigarriak eskatzen dituzten Nextcloudeko aplikazioak nola instalatu

Nextcloudeko aplikazio batzuk Debianeko pakete gehigarri batzuk behar izaten dituzte funtzionatzeko. Artikulu honetan Docker bidez egindako instalazio batean pakete gehigarriak modu txukun batean nola instalatu ikusiko dugu.

Adibide bezala, Nextclouden artxiboak erauzteko aukera ematen duen Extract aplikazioa erabiliko dugu. Extract-ek unrar eta p7zip paketeak instalatzea eskatzen du. Horiek gabe Extract instalatzen badugu ez du funtzionatzen.

  1. docker-compose.yml fitxategian app zerbitzuan lerro honen ordez:
    image: nextcloud:20.0.1Beste hauek jarri:

    build:
        context: .
        dockerfile: Dockerfile
  2. docker-compose.yml fitxategia dagoen karpeta berean Dockerfile izeneko fitxategi bat sortuko dugu eduki hauekin (dagokion Nextcloud bertsioa jarri 20.0.1-en ordez).
    FROM nextcloud:20.0.1
    RUN echo "deb http://http.us.debian.org/debian buster main contrib non-free" >> /etc/apt/sources.list
    RUN apt-get update && apt-get install -y \
    unrar \
    p7zip p7zip-full

    Oinarri bezala nextcloud:20.0.1 irudia hartu dugu (dagokion Nextcloud bertsioa jarri hor). unrar Debianeko non-free errepositorioan dagoenez lehenengo sistemara gehituko dugu errepositorio hori. Ondoren, errepositorioak eguneratu eta unrar eta p7zip instalatuko ditugu.

  3. docker-compose up -d exekutatzean irudi pertsonalizatua sortuko du, guk erantsitako pakete gehigarriekin. Bere mendekotasunak instalatu ditugunez arazorik gabe instalatu dezakegu orain Extract aplikazioa Nextclouden.
Menua