Dropboxetik Nextcloudera fitxategiak nola inportatu

Dropbox-eko edukiak Nextcloudera ekartzeko Dropbox integration aplikazioa erabiliko dugu. Hemen jarraitu beharreko pausoak:

  1. Nextclouden Aplikazioak orrira joan administratzaile kontu bat erabiliz eta bilatu Dropbox. Dropbox integration izeneko aplikazioaren errenkadan “Deskargatu eta gaitu” botoia sakatu.
  2. Nextcloudeko ezarpenen orrira joan.
  3. Ezkerreko zutabean “Data migration” aukeratu.
  4. “Connect to Dropbox to get an access code” botoia sakatu.
  5. Dropboxen saioa hasita ez badaukazu erabiltzaile eta pasahitza eskatuko dizkizu. Ondoren, Nextcloudi baimena eman nahi al diozun galdetuko dizu. Sakatu “Allow” (Onartu).
  6. Nextcloud Dropboxekin integratzeko sarbide kode bat agertuko zaizu pantailan, kopiatu (ez da adibidekoaren berdina izango, aldiro desberdina da).
  7. Nextcloudeko ezarpenetako “Data migration” atalera itzuli eta “Dropbox access code” jartzen duen eremuan itsatsi aurreko pausoko kodea.
  8. Integrazioa amaitzean aukera berri bat agertuko da: “Import Dropbox files”.

    Botoi hori sakatuz gero, Dropboxeko edukiak Nextcloudeko “Dropbox import” karpetan gordetzen ditu (berak sortzen du karpeta hori automatikoki). Inportatzen denbora pixkat pasatzen du. Amaitutakoan “Dropbox import” karpetan begiratu, bertan egongo dira Dropboxeko edukiak.Aurrerago Dropboxeko fitxategi berriak inportatu nahi izanez gero, sakatu berriz ere “Import Dropbox files” botoia. “Dropbox import” karpetako edukiak Dropboxekoekin sinkronizatuko ditu.

Beste albiste batuzk: