Karpetetako README.md fitxategiak nola desgaitu

Nextcloud 18tik aurrera karpetetan oharrak gehitzeko aukera gaituta dago modu lehenetsian. Karpeta berri bat sortzean “Gehitu oharrak, zerrendak edo estekak…” testua agertuko zaigu. Bertan testua sartzen badugu Readme.md markdown fitxategi bat sortzen da automatikoki. Erabiltzaile batzuk gustuko dute ezaugarri hau, baina beste batzuk ez.

  • Ezaugarri hau erabiltzaile jakin batentzat desgaitzeko:
  1. Fitxategiak fitxan behean ezkerrean dagoen Ezarpenak aukeran klik egin.
  2. “Erakutsi lan-gune aberatsak” aukera desgaitu.
  • Erabiltzaile guztientzat kendu nahi izanez gero, occ komando bat erabili behar da:

occ config:app:set text workspace_available --value=0

Docker instalazio bat erabiltzen ari bagara, honela exekutatu behar da:

docker exec --user ERABILTZAILE_ID KONTAINERRAREN_IZENA php occ config:app:set text workspace_available --value=0

ERABILTZAILE_ID-ren ordez Nextcloud instalatzeko erabili dugun erabiltzailearen id-a jarri behar da eta KONTAINERRAREN_IZENA-ren lekuan Nextcloud kontainerrari eman diogun izena.

Informazio gehiago: https://github.com/nextcloud/text/issues/586

Beste albiste batuzk: