Albisteak

Pico CMS-rekin sortutako webguneen URL laburrak nola gaitu

Nextclouden Pico CMS (Content Management System) integrazioari esker webgune estatikoak sortu daitezke Markdown erabiliz. Artikulu honetan webgune horien URL laburrak nola gaitu ikusiko dugu.

Pico CMS-rekin sortutako webguneek horrelako URLak izaten dituzte modu lehenetsian:

https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico/adibidea

URL laburrak gaitzean gogoratzen eta idazten askoz errazagoak diren URLak lortuko ditugu, adibidez:

https://zure-nextcloud.eus/sites/adibidea

Horretarako Nextcloudeko administratzaile kontu batekin:

  1. Ezarpenak > Administrazioa > Pico CMS > Konfiguratu web-zerbitzaria orrira joan.
  2. Webguneen URL laburrak aukera hautatu.
  3. Zerbitzariaren konfigurazioan aldaketa txiki bat egin behar dugu jarraian.
    • Apache erabiltzen baduzu, zure webgunearen konfigurazio fitxategiko VirtualHost atalean (/etc/apache2/sites-available/zure-nextcloud.conf) lerro hauek gehitu:
      ProxyPass /sites/ https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/
      ProxyPassReverse /sites/ https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/

      Ziurtatu Apacheren mod_proxy eta mod_proxy_http moduluak instalatuta dauzkazula, bestela errorea emango du.

    • Nginx erabiltzen baduzu, zure webgunearen konfigurazio fitxategiko server atalean (/etc/nginx/sites-available/zure-nextcloud.conf) lerro hauek gehitu:
      location ^~ /sites/ {
          proxy_set_header X-Forwarded-Host $host:$server_port;
          proxy_set_header X-Forwarded-For $proxy_add_x_forwarded_for;
          proxy_set_header X-Forwarded-Server $host;
          proxy_pass https://zure-nextcloud.eus/index.php/apps/cms_pico/pico_proxy/;
      }

      Ziurtatu Nginxen ngx_http_proxy modulua instalatuta daukazula, bestela errorea emango du.

  4. Zure web zerbitzaria berrabiarazi:
    • systemctl reload apache2
    • systemctl reload nginx
Menua