Albisteak

Pico CMS-rekin webgune estatiko bat nola sortu

Nextclouden Pico CMS (Content Management System) integrazioari esker webgune estatikoak sortu daitezke Markdown erabiliz. Artikulu honetan nola instalatu eta martxan jarri ikusiko dugu.

  1. Nextclouden Aplikazioak orrira joan administratzaile kontu bat erabiliz eta bilatu Pico CMS eta “Deskargatu eta gaitu” botoia sakatu. Ezin baduzu, eskatu zure Nextcloud zerbitzariaren administratzaileari.
  2. Ezarpenak > Pertsonala > Pico CMS orrira joan. Bertako “Sortu webgune berria” formularioan eremua hauek bete eta sakatu “Sortu webgune berria” botoia:
    • Izena: Webgunearen izena.
    • Identifikatzailea: Zure webgunearen URLan erabiliko den testu-katea.
    • Bidea: Zure webgunearen fitxategian non gorde nahi dituzun.
    • Gaia: Webguneari itxura emango dion gaia aukeratu erabilgarri daudenen artean. Gai gehiago nahi badituzu, eskatu zure Nextcloud zerbitzariaren administratzaileari.
    • Txantiloia: Abiapuntu bezala ze txantiloi erabili nahi duzun. Txantiloi gehiago nahi badituzu, eskatu zure Nextcloud zerbitzariaren administratzaileari.
  3. Sortu webgune berria atalaren gainean sortu berri duzun webgunearen errenkada agertuko da. Munduko bolaren ikurra duen ikonoan klik eginda ikus dezakezu.
  4. Errenkada horretako Bidea eremuan klik egin edo Fitxategiak bidez 2. pausoan hautatu duzun karpetara joan eta zure webgunearen Markdown fitxategiak editatzen hasi zaitezke.
Menua