Nextcloud zerbitzariaren hizkuntzaren konfigurazioa

Nextcloudek nabigatzailearen hizkuntza detektatzen du automatikoki eta hori erabiltzen saiatzen da. Horretaz gain, Nextcloudeko erabiltzaile bakoitzak interfazearen hizkuntza aukeratu dezake ezarpenetan.

Nextcloud zerbitzari mailan hizkuntzaren inguruko bi ezarpen daude: zerbitzariaren hizkuntza lehenetsia ezartzeko aukera eta hizkuntza bat behartzeko aukera.

  • Nextclouden hizkuntza lehenetsia ezarri. Adibidez, zerbitzariaren hizkuntza lehenetsia euskara izatea nahi badugu, config/config.php konfigurazio fitxategian "default_language" => "eu", errenkada gehitu behar da. Erabiltzaileei modu lehenetsian euskara agertuko zaie, baina nahi badute aldatu dezakete.
  • Nextclouden hizkuntza behartu. config/config.php konfigurazio fitxategian "force_language" => "eu", errenkada gehituz hizkuntza bat erabiltzera behartu ditzakegu erabiltzaileak. Aukera hau erabiliz gero, erabiltzaileek ezingo dute hizkuntza aldatu.

Informazio gehiago:
https://docs.nextcloud.com/server/latest/admin_manual/configuration_server/language_configuration.html

Beste albiste batuzk: