Ezaugarriak

Nextcloud: Zuk kontrolatzen duzun produktibitate plataforma.

Edozein erakundek bere egunerokoan bete behar dituen zereginak modu kolaboratiboan eta on-line bete ahal izateko softwarea da, abantaila nagusi batekin; gure datuen kudeaketa kontrolpean izango dugu: Dokumentuak partekatu eta modu kolaboratiboan editatu, posta elektronikoak bidali eta jaso, egutegia kudeatu, bideo-deiak egin…

DATUEN GAINEKO KONTROLA

DATUEN GAINEKO KONTROLA

Norberak kudeatutako zerbitzari batean instalatu daiteke eta ondorioz, erakundearen informazio guztia norberaren kontrolpean geratzen da, ez zaizkio datuak eta informazioa multinazional bati ematen. Zaila da jakitea Google bezalako enpresa handi batek datu horien gaineko zer erabilera egin dezakeen.

PRIBATUTASUNAREN ZAINTZA

PRIBATUTASUNAREN ZAINTZA

Nextcloud-ek GDPR (General Data Protection Regulation) arauak betetzen ditu. Hau da, pribatutasun, enkriptazio eta datuen tratamendu politikak eta legeak jarraituz diseinatutako softwarea da. Kontuan izan behar dugu, udal baten kasuan herritarren datu konfidentzialak eta pribatuak kudeatzen direla eta datu horien zaintza eta kudeaketa egokia egitea garrantzitsua dela.

NORBERAREN BEHARRETARA EGOKITZEKO AUKERA

NORBERAREN BEHARRETARA EGOKITZEKO AUKERA

Software librea da eta funtzionalitate gehigarriak garatzeko aukera ematen du. Google-en kasuan, berak garatzen eta erabakitzen dituen funtzionalitateak erabiltzera mugatu behar dugu.

EDOZEIN LEKUTATIK SARTZEKO AUKERA

INTERNET KONEXIORIK GABE LAN EGITEKO AUKERA

INTERNET KONEXIORIK GABE LAN EGITEKO AUKERA

Ez dago Interneteko konexioa izan beharrik lan egiteko. Konexioa dagoen unean sinkronizatzeko aukera ematen du.

ANDROID ETA IOS-ERAKO APP-AK ETA WINDOWS, MAC ETA LINUX-ERAKO MAHAI-GAINEKO SISTEMAK DITU

ANDROID ETA IOS-ERAKO APPAK ETA WINDOWS, MAC ETA LINUX-ERAKO MAHAI-GAINEKO SISTEMAK

Artxiboak modu seguruan sinkronizatu eta partekatzeko, enkriptatutako konexioaren bidez.

PASAHITZ BIDEZ BABESTUTAKO ARTXIBOAK BIDALTZEKO AURKERA

MUGIKORRERA EDO MAHAI-GAINEKO APLIKAZIORA NOTIFIKAZIOAK JASOTZEKO AUKERA

BAIMEN DESBERDINAK KUDEATZEKO AUKERA

BAIMEN DESBERDINAK KUDEATZEKO AUKERA

Administratzaile batek sistemaren kontrol osoa izan dezake (Nextcloud-en errendimendua ikusteko aukera, erabiltzaileen baimenak eta rolak kudeatzeko…)

DOKUMENTUAK PARTEKATU ETA MODU KOLABORATIBOAN EDITATU AHAL DIRA

BIDEOKONFERENTZIAK EGIN DAITEZKE

EGUTEGIAK PARTEKATU ETA BESTE GAILUEKIN SINKRONIZATU DAITEKE

MUGIKORREKO KONTAKTUEN SEGURTASUN KOPIA EGIN

POSTA ELEKTRONIKOAK IRAKURRI ETA IDATZI

EUSKARAZ LAN EGIN DEZAKEZU

EUSKARAZ LAN EGIN DEZAKEZU

Librezale ari da softwarea lokalizatzen. Iametzak Xuxen zuzentzailea integratu du Collaboran, dokumentuekin lan egiterako garaian euskarazko zuzentzailea aplikatu ahal izateko.

Menua